Argazki galeria

Sariz jositako azoka

Tolosaldeko Ataria 2019ko aza. 3a, 16:06

XXI. Azoka Eguna ospatzen ari dira, gaur, Berastegin. Ohiturari jarraituz, XXVIII. Gazta Lehiaketa, XXI. Postu Lehiaketa, XI. Ardi Ahari eta Bildots Lehiaketa, XIII. animali erakusketa eta rallyko argazki onenen erakusketa izan dira. Horiez gain, aurten, berrikuntza moduan, I. Sagar Tarta Lehiaketa ospatu da.

Goizean zehar azokako postuetan izan da zer ikusi, zer dastatu eta zer erosi; tartean, herriko eta herritarren produktuak izan dira eskuragai. Aurten, gainera, Bizi baratzeko postua jarri dute, eta lore eta landareetan aditua den Jakoba Errekondoren bisita aprobetxatuz, zuzeneko aholkuak ematen aritu da interesa azaldu dutenei.

Horrez gain, zenbait lehiaketa ere ospatu dira. Hala nola, gazta lehiaketa; postu lehiaketa; ahari, ardi, bildots lehiaketa; animalia ezberdinen erakusketa, rallyko argazki onenen erakusketa, eta aurten lehen aldiz ospatu den sagar tarta lehiaketa. Azken honek, arroz esne lehiaketaren erreleboa hartu du gaurkoan. Goizeko 11:30eako aurkeztu behar ziren lanak azokan, eta 13:30ean eman dituzte jakitera irabazleak. Ondorengoak izan dira lehiaketa bakoitzeko

  • Argazki Rally Lehiaketa (Kuttuna hitza zen gaia):
    1. Ixiar Zubillaga
    2. Irati Saizar
    3. Izaro Esnaola
  • I. Sagar Tarta Lehiaketa:
    1. Inma Artola
    2. Arantxa Saralegi
    3. Marianna Blasi
  • Postu onenaren saria:
    • Mikel Garmendia (Zaldune borda)
  • XI. Ardi, ahari eta bildots lehiaketa:
    • Ahari onena: Iker Ugartemendia
    • Ardi onena: Axier Saizar
    • Bildots onena: Jose Inazio Ugartemendia
  • XXVIII. Gazta lehiaketa:
    1. Maria Jesus Labaien
    2. Hipoli Lasarte
    3. Jose Inazio Ugartemendia
    4. Koro Artola
    5. Iker Ugartemendia

Azokako postuak eguerdian itxi badituzte ere, arratsaldean ere izango da zer ospatua Berastegin. 18:00etatik aurrera, talo jatea eta gazta eta sagar tarta dastaketa egingo dituzte, ardoz eta sagardoz lagunduta. Tartean, gainera, Sara Caminos eta Beñat Iturriotz herritarren musika emanaldia izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!