A-15 errepidea bi noranzkoetan itxiko dute ostiral gauetik igande goizera arte

Ataria 2019ko urriaren 24a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, San Lorenzo-Larre tuneleko lanak amaitzeko itxiko dute errepidea; urriaren 25eko 22:00etatik urriaren 27ko 10:00ak arte.

Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik aurrera itxiko dute autobidea. Iruñerako noranzkoan, berriz, Andoaingo Sorabillako lotunean. 

A-15eko erabiltzaileak beste errepide batzuetatik bideratuko dituztela azaldu du foru aldundiak: Andoaingo noranzkoan, ibilbide luzeetarako Nafarroatik Gipuzkoarantz, gomendatutako ibilbidea N-1 izango da, Altsasuraino eta jarraian A-10 Irurtzunera. Inguruko herritarrentzat GI-2130 errepidea egongo da, Tolosa-Leitza lotzen dituena. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!