Bi astetan zehar, kulturaz jantziko da Berastegi

Irati Saizar Artola 2019ko urr. 23a, 11:59

Bihar emango diote hasiera kultur asteari Berastegin, eta urtero moduan, azaroko lehen igandean agurtuko dute, azoka berezia eta talo jatearekin.

Hitzaldiak, jolasak, tailerrak, kantaldiak, kontzertuak eta beste antolatu dituzte aurtengo Kultur Asterako. Urtero moduan, adin tarte ezberdinetako herritarrei begira osatu dute egitaraua, eta mota guztietako egitasmoak prestatu dituzte.

Berrikuntza ugarirekin datorren arren, urtero hutsik egiten ez duten ekimenak ere mantendu egin nahi izan dituzte. Besteak beste, urri erdialdean egin zen XXII. Argazki Rallya, mus txapelketa herrikoia, musika iluntzea eta azken urteetan indarra hartu duen azoka eguna.

Aurten, hogeita batgarren azoka eguna izango da, azaroaren 3an. Tartean, eta ohiturari jarraituz, XXVIII. Gazta Lehiaketa, XXI. Postu Lehiaketa, XI. Ardi Ahari eta Bildots Lehiaketa eta XIII. animali erakusketa izango dira. Berrikuntza moduan, eta arroz esne txapelketari erreleboa eman asmoz, I. Sagar tarta Lehiaketa antolatu dute. 11:00etarako aurkeztu beharko da azoka lekuan, eta gainerako sariak banatzen direnean, 13:30ean, jakingo da irabazlea nor izan den.

EGITARAUA

Urriak 24, osteguna

19:00.Onddoak biodibertsitatearen giltzarrihitzaldia Aranzadiko Joxepo Teres eta Unai Femandesen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Urriak 25, ostirala

16:00.Merienda Beasti Guraso Elkartearen eskutik, eskola atarian.

16:30.Patin edo patinete ginkanak eta sorpresa ugari eskola atarian eta frontoian, Guraso Elkartearen eskutik. Norberak ekarri beharko ditu bere patin edo patinetea eta kaskoa.

19:30.Garagardo probaketa Otsaihen-en eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Urriak 26, larunbata

10:00.Pasta freskoa egiteko tailerra, Pietro Silenzen eskutik, Urepele Elkartean.

15:00.Mus txapelketa herrikoia, Ategin.

18:00.Gaztetxoentzat Ipuinen Lapikoaipuin-kontaldia Izaskun Mujika ipuin kontalariaren eskutik, udaletxeko kultur solairuko erabilera anitzeko gelan.

19:00.Pintxo-potea.

23:00.Musika iluntzea: Atzapar Rock eta Trini Fox taldeen kontzertuak, Urepele Elkartean.

Urriak 27, igandea

12:00.Trantsizio garaiaz geroztik Berastegik izan dituen alkate guztien arteko solasaldia: Andres Etxeberria, Migel Larburu, Migel Agirrezabala, Aitor Lizartza, Aritz Mujika eta Amaia Azkue. Aurkezlea: Irati Saizar.

19:00.Aire ahizpen kantu emanaldia, erabilera anitzeko gelan.

Urriak 31, osteguna

16:30.Baserriko Jolasak parkea Kulkiren eskutik, eskola atarian. tartean, txokolatada.

19:00.Aldaketa klimatikoa eta glaziarren atzeraldiaren inguruko hitzaldia eta Incognita Patagoniafilmaren emanaldia, Ibai Ricoren eskutik.

Azaroak 1, ostirala

09:30.Berastegiko txoko kuttunak ezagutuz: Uli mendira irteera herrikoia plazatik abiatuta.

19:00.Raketistakdokumentala, Raketistak kultur-kirol elkartearen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 2, larunbata

17:30.Azken eguzkiloreaantzezlana haurrentzat, Patata Tropikala taldearen eskutik.

22:00.Bakean dagoenari bakean utziantzezlana helduentzat Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraien eskutik, eskolako gimnasioan.

Azaroak 3, igandea

Goizean zehar.Azoka berezia eta, tartean, herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Aurten, bizi baratzeako postua izango dugu Jakoba Errekondoren zuzeneko aholkularitzarekin. Horrez gain: Gazta lehiaketa, sagar tarta lehiaketa, ahari, ardi eta bildots lehiaketa, animalia ezberdinen erakusketa eta argazki rallyko argazki pnenen erakusketa.

13:30.Sari banaketa.

18:00.Talo jana eta gazta eta sagar tarta dastaketa, ardoz eta sagardoz lagunduta. Tartean, Sara Caminos eta Beñat iturriotzen musika emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!