Bertan behera geratu dira astebururako irteerak, Berastegin

Ataria 2019ko urriaren 17a

Iganderako mendi irteera antolatua zuen Beasti Guraso Elkarteak. Eguraldiaren iragarpena kontuan izanda, bertan behera utzi dute Urbiara egitekoa ziren txangoa. Horrez gain, larunbatean egitekoa zen bizikleta irteera ere egunez aldatzea erabaki dute. Oraindik zehazteke dago noiz izango den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!