XXI. Azoka Egunean postua jartzeko izena ematea zabaldu dute

Ataria 2019ko urriaren 3a

Kultur astearen barruan, Azoka Eguna ospatuko dute hamaikagarrenez Berastegin. Azaroaren 3an, igandean, izango da eta dagoeneko zabalik dago postua jarri nahi duenarentzat izena emateko epea.

Apuntatzeko azken eguna, urriaren 18a izango da. Udaletxera deituta (943 68 3000) edota kultura@berastegi.eus posta elektronikora idatzita apunta daiteke.

Azoka egunean, goizean zehar, gazta lehiaketa, postu lehiaketa, argazki lehiaketa, ardi, ahari eta bildots lehiaketa eta animali erakusketa egingo dira, besteak beste. Eguraldiaren arabera, frontoian edo plazan egingo da, eta 11:00etan emango zaio hasiera festari. Udal gobernuak parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!