Berastegiko jaiak 2019

Dantzak, txistuak eta trikitiak etorkizuna dute Berastegin

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 11

Ikasturtean zehar ikasi dituzten dantzak eta abestiak herritarrei eskainiz, txikienak izan dira protagonista Berastegin.

Salontzo jaietako azken eguna badute ere, festa gogoz jarraitzen dutela erakutsi dute Berastegin. Arratsaldean, haurrek hartu dute herriko plaza eta dantzan nahiz trikitia eta txistua jotzen duten abilezia erakutsi diete herritarrei. Protagonistek ez ezik, ikustera hurbildu direnek ere gozatu ederra hartu dute.

Azken eguna izanda ere, festarako aukera ederra dago Berastegin. Ikusi egitarau osoa hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!