Berastegiko jaiak 2019

Festetan ere badago kirolerako tartea

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 10a

San Lorentzo eguna ospatu dute gaur Berastegiko jaietan. Arratsaldean, herri kirolak izan dituzte.

Herriko jaietan kirolerako ere izaten da denborarik. Hori argi geratu da, gaur arratsaldean Berastegin egin dituzten herri kiroletan. San Lorentzo festak amaitzen ari badira ere, gaur egun handia izan dute.

Kirolari ugari bildu da plazan baita haiek animatzeko herritarrak ere. Hain zuzen ere, Euskal Herriko txapelduna den Nerea Sorondo aritu da aizkoran baita Donato Larretxea, Oier Larretxea, Itxaso Onsalo eta Patxi Larretxea ere. Harri jasotzen, berriz, Araitz Elgeta eta Josetxo Urrutia dira eta azken horrek ingudea ere jaso du.

Festek bihar izango dute azken eguna. Egitaraua hemen ikusi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!