Berastegiko jaiak 2019

Txapeldunek eman diote hasiera festari

Tolosaldeko Ataria

Areto futbolean Gipuzkoako txapeldun geratu diren Berastegiko bi taldeek piztu dute festei hasiera emateko suziria

Alebin nesken taldea eta infantil mutilena Gipuzkoako txapeldun geratu dira areto futbolean eta Berastegiko festa batzordeak esker ona adiera nahi izan die, aurtengo jaietako pregoia botatzeko ohorea eskainiz.

Bi taldeetako kideek euren kirol ibilbidearen berri eman dute udaletxeko balkoitik eta entrenatzaile izan dituztenekiko esker hitzak izan dituzte. Ondoren, suziria piztu eta txistulari eta trikitilarien musikarekin aurtengo San Lorentzo jaiei hasiera eman zaie. Buruhandiak ere ibili dira plazan.

Frontoian, binakako pilota eta pala txapelketako finalak jokatu dira eguerdian. Hala ere, eguna bukatu aurretik eta igandera bitartean, zer ospatua izango da Berastegiko festetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!