Uztailaren 27rako Pirinioetara irteera antolatu du Berastegiko Urepele kirol taldeak. Euskal Pirinioekin mugan dagoen Peña Forca mendira joango dira, Alanoen mendikatean zehar. Irteera 06:00etan egingo dute Sutegi parean dagoen aparkalekutik. Aurrez, izena eman beharko da Urepele elkartean edota kirol taldekoren bati esanda.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?