Salontzotako herri afarirako txartelak salgai, uztailaren 31ra bitarte

Ataria 2019ko uztailaren 4a

Aurtengo Berastegiko Salontzoak abuztuaren 7tik 11ra izango dira. Lehen egun horretan izango da herri afaria, eta dagoeneko txartelak erosteko aukera zabaldu dute. Aurten ere, umeen zein helduen menua eskatzeko aukera izango da; helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta umeek 10 euro.

Menuak ere erabakita daude dagoeneko. Helduek honakoa izango dute: Urdaiazpikoa eta patea, piperrak arrainez beteak, txanpiñoiak urdaiazpikoarekin, bakailaoa erromatar erara, saihets hezurrak erreta, goxua txikia eta sorbetea. Umeek, berriz makarroiak, oilasko bularra patatekin eta petit suisse-ak izango dituzte. Txartelak Urepele elkartean, Ategin, Basurde elkartean eta udaletxean erosteko aukera izango da.

Udaletik azaldu dutenez, aurten ere mahaiak taldeka erreserbatzeko aukera egongo da uztailaren 31ra bitarte. Horretarako, udal bulegoetara jo edo kultura@berastegi.eus helbidera idatzi beharko da. Bestalde, menu zeliakoa edo beganoa eskatzeko aukera ere egongo da.

KUADRILLEN EGUNA

Auten San Lorentzo eguna larunbata izango denez, kuadrilla eguna ostiralera aurreratzea erabaki du festa batzordeak. Urtero bezala, bazkarirako taldeka izena eman beharko da, eta antolakuntzak ogia, kafea eta edaria jarriko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!