Hurrengo ostiralean Luis Erasori bisita egingo diote

Ataria 2019ko ekainaren 28a

Berastegiko Udalak antolatuta, Luis Eraso herritarrak motozerrarekin egin dituen artelanak bisitatzera irteera egingo dute, hurrengo ostiralean. Bere pabiloira joateko, 17:00etan jarri dute hitzordua aparkaleku berrian, Sutegiren parekoan. Artelanak ikusteaz gain, zalantzak argitzen lagunduko du Erasok berak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!