Berastegiko Udalak herri-langile bat kontratatuko du

Ataria 2019ko ekainaren 27a

Uztailaren 15etik abuztuaren 30era bitarteko lan eskaintza zabaldu dute. Lanbide Enplegu Zerbitzuko bulegoetan eman behar da izena.

Berastegiko Udalak herri-langile bat kontratatuko du uztailaren 15etik abuztuaren 30era bitarte. Egin beharreko lanak, besteak beste, ondorengoak izango dira:

  • Festetan eginbeharrak egin.
  • Eremu publikoaren mantenua.
  • Etab.

Lanpostu horretan interesa dutenek uztailaren 1etik uztailaren 9ra, biak barne, Lanbide Enplegu Zerbitzuko bulegoetan eman beharko dute izena.

Langilearen betebeharrei eta lan baldintzei buruzko informazioa Lanbiden dago.

Gutxieneko baldintzak ondorengoak izango dira:

  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, 18 urte beteta izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Berastegin erroldatua izatea.
  • Euskara jakitea.
  • Gida baimena izatea.

Langilea zozketa bidez aukeratuko dela azaldu dute udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!