A-15 errepidea erabat itxiko dute gaur 22:00etatik igandeko 22:00etara

Ataria 2019ko ekainaren 14a

San Lorentzo-Larre tunela berritzeko lanak gaur hasiko dira. 48 orduz A-15 errepidea erabat itxita egongo da, bai Andoaingo eta baita Iruñeko noranzkoan. Ibilgailuak Leitza-Tolosa; Tolosa-Lekunberri eta N-1-etik (Altsasuraino) bideratuko dira.

Lau hilabete iraungo duten lanak gaur 22:00etan hasiko dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez. Horren ondorioz, 48 orduz A-15 errepidea itxita egongo da; gaur 22:00etatik igandeko 22:00etara. Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunetik aurrera egingo dute mozketa. Iruñeko noranzkoan, Sorabillako lotunea itxiko dute. Erabiltzaileek beste ibilbide batzuk hartu beharko dituzte:

  • Ibilbide luzeetarako Nafarroatik Gipuzkoarantz, gomendatutako ibilbidea N-1 errepidea izango da, Altsasuraino lehenik eta ondoren A-10 autobiatik Irurtzuneraino.
  • Inguruko herrietakoek, besteak beste, Berastegi, Elduain edo Berrobikoek, A-15 errepideko Berastegiko lotunean bira egin beharko dute, GI-2130 errepidea hartuz, hau da, Tolosa-Leitzako errepidea.
  • Lizartza zeharkatzen duen GI-2135 errepidetik ere ibilgailuak bideratuko dituzte, Lekunberrirako noranzkoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!