Festetarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea, zabalik

Ataria 2019ko ekainaren 12a

Iazko kartel irabazlea

Berastegiko Salontzo jaietarako kartel lehiaketaren VI. edizioa martxan jarri du udaleko kultura batzordeak. Ekainaren 28rako aurkeztu beharko dira lanak, udaletxean.

Diseinu irabazlea 2019ko festetako programaren eta kartelaren azala izango da. Festetako herri afarian jakinaraziko da irabazlea zein izan den, eta saria ere bertan jasoko du.

Diseinu librean egin daiteke, hau da, digitala, marrazkia edota collagea izan daiteke. Azalaren neurria A4 orriaren erdia izango da (A5), horizontalki jarrita. Lana gutunazal batean aurkeztu behar da eta egilearen datuak beste batean. Nahitaez, honako testuak agertu behar du kartelean, izan letra xehez edo larriz: Berastegiko Salontzoak 2019 eta abuztuak 7,8,9,10 eta 11. Zalantzarik izanez gero, kultura@berastegi.eus helbidera idatzi edo 688 681 952 telefonora deitu beharko da. Kultura batzordeko kideek herritar guztiak animatu nahi dituzte sormena erabiliz parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!