Ion Azpiroz, laugarren Tenerife Bluetrail mendi lasterketan

Ataria 2019ko ekainaren 10a

Ion Azpiroz, hirugarren senior mailan Tenerife Bluetrail proban.

Faboritoetako bat zen berastegiarra, baina zenbait arazo medio, sailkapen orokorrean ezin izan du podiumera igo. Senior mailan hirugarren izan da.

Ion Azpiroz berastegiarrak laugarren postua lortu du Tenerife Bluetrail ultratrail proban. Azpiroz faboritoetako bat zen proban, eta lehen postuetan jarri zen proba hasi eta berehala. Baina lasterketan zehar urdaileko arazoak izan zituen eta baita mendiko gaitza ere, Teide mendiaren igoeraren azken zatian. Kontuan izan behar da korrikalariak itsaso mailatik 3.555 metrotara igotzen direla proba horretan.

Berastegiarrak arazoei aurre egin zien eta ia lasterketaren amaiera arte hirugarren postuan mantendu zen. Baina zortzi kilometro falta zirela, erorketa izan zuen eta ezin izan zuen korrika egin helmugara arte. Atzetik zetorren korrikalariak aurre hartu zion, azkenik laugarren postua lortuz. Podiumera igo ahal izan zuen berastegiarrak senior mailan, hirugarren sailkatu baitzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!