Zabalik dago San Isidro eguneko bazkarian apuntatzeko epea

Ataria 2019ko maiatzaren 3a

Aurten ere, baserritarren lana aitortuz, San Isidro eguna ospatuko dute Berastegin. Maiatzaren 12a baino lehen apuntatu beharko da bazkarirako.

Baserritarren eguna ospatzeko festa antolatu dute San Isidro egunez, Berastegin. 12:45ean Prozesioa egingo dute udaletxetik abiatuta San Martin elizara, txistularien laguntzaz, eta jarraian meza ospatuko da. 14:00ak aldera, bazkaltzera eseriko dira udaletxeko erabilera anitzeko gelan eta bazkalostean dantzatzeko aukera izango da, trikitilariak arituko baitira giroa alaitzen.

Bazkarirako izen emateko epea maiatzaren 12ra bitarte egongo da zabalik eta Gaztainondo elkartean apunta daiteke edota 943 68 3264 deituta. Bazkariko txartelak 25 euro balio du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!