Berastegiko Oliva Mariezkurrenak 103 urte bete ditu

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 2a

Urtebetetzea ospatzeko, Amaia Azkue Berastegiko alkateak bisita egin dio udal ordezkarien izenean, eta lore sorta bat oparitu diote.

103 urte ez dira egunero ospatzen, eta horretarako aukera izan du gaur Oliva Mariezkurrenak. Udal ordezkarien izenean, Amaia Azkue Berastegiko alkatearen bisita izan du eta lore sorta bat jaso du opari.

 

Igoako (Nafarroa) Salbadorren bordan jaioa, Berastegin bizi da 1956tik. Aidanen aldizkarian egindako elkarrizketan dioen bezala, hamabi anai-arrebako familian, zaharrena izan zen bera. Hemeretzi urterekin ezkondu zen eta Arraratsen (Nafarroa) jarri ziren bizitzen. 1956an, etorkizun hobe baten bila, Berastegira Gorostizu baserrira joan ziren eta 1998tik Lurganen bizi da.

 

Gaur egun, hamabi seme-alaba, 23 biloba eta 28 birloba ditu.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!