Irteera eman aurretik, Jokin Lizeaga iazko txapeldunak omenaldi txikia jaso du antolatzaileen eskutik. Aurten ezin izan du parte hartu II. Negu Trail proban, eta 1 zenbakidun dortsala oparitu diote. Eguzkitan eman diote irteera korrikalariek, baina ibilbidean zehar denetik bizitu dute.
Hassan Ait Chaou eta Sarah Ugarte izan dira helmuga gurutzatzen lehenak. Ait Chaouk 01:29:42ko denboran amaitu du proba. Billabonatarraren atzetik helmugaratu da Iban Agirrezabala berastegiarra, eta 14 segundo gehiago behar izan ditu 16,3 kilometroak egiteko. Hirugarrena Raul Amatriain izan da, honek, 01:30:14ko denbora egin du helmugan.
Emakumezkoetan Sarah Ugarte donostiarra iritsi da lehena plazara, eta 01:50:40ko denboran egin du. Bigarren postuan amaitu du Ainhoa Jauregik, 01:52:15eko denboran iritsita. Hirugarrena, berriz, Tanit Perez de Lezeta izan da, 01:55:28ko denborarekin.
Lehen herritarrak, Iban Agirrezabalak, podiuma egitea lortu du eta lehen emakume herritarra Arantxa Atxukarro izan da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!