Ohitura zaharra berpizteko asmoz antolatu du Harituzek Berastegin, eta eguraldiari aurre egitea tokatu zaie ausartu direnak. Elurra, batez ere kazkabarra, eta haizea izan dute goizean eskean atera direnek. Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Iñigo Gorostarzu Etxorde ari dira koplari. Goizean Elizalde eta Izotzalde auzoetan ibili eta gero, bazkalondoan Eguzkialde auzoan ariko dira.