Kultur eta gazte dinamizatzaile bat kontratatuko du udalak

Ataria 2019ko urtarrilaren 24a

Berastegiko Udalak kultur eta gazte dinamizatzaile bat kontratatuko du 2019ko otsailaren 1etik 2020ko otsailaren 1a bitarte. Curriculuma bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 28a izango da.

Urteko lan-jarduna partziala izango da eta premien arabera gehitu ahal izango du udalak. Lan egutegia eta ordutegia udal gobernuak behar dituen behar ezberdinen araberakoa izango da, malgutasuna izango du.

Egin beharreko lanak, besteak beste, honakoak izango dira: Kultur ekintzetarako eta udalak antolatutako beste kultur ekitaldi eta jaialdietarako lanak antolatu eta aurrera eramatea; gaztelekuan dinamizatzaile lanak egitea, beraz, ostiral eta larunbat arratsaldea presentziala izango da eta Berastegisarean mugikorretarako aplikazio berriaren dinamizazioan aritzea.

Lanpostu horretan interesaturik dauden pertsona guztiek urtarrilaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxean eskabidea eta curriculum vitaea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!