Mezarekin hasi dute San Anton eguna berastegiarrek. Animalien zaindaria da San Anton, eta ermitara animaliekin joan ohi dira herritar asko. 50 lagun inguru bildu dira, eta meza ostean, animaliak bedeinkatu ditu Xabier Iturrioz herriko apaizak. Horrela, urte guztirako osasuna eman diete. Jarraian, hamaiketakoa egin dute.