Negu Trailen parte hartzeko azken dortsalak geratzen dira

Ataria 2019ko urtarrilaren 15a

Berastegin otsailaren 3an izango da 16,3 kilometroko mendi lasterketa. Igandean ibilbidea ikusten izan ziren 35 mendizale.

Bigarren 'kedada' egin zuten igandean Berastegin. Negu Trailen lasterketaren ibilbidea egin zuten. Iker Saizar antolatzaile taldeko kidearen esanetan, jendea gustura ibili zen eta iazko eguraldia eskatu zuten, "gure arridurarako".

Bigarren ediziorako aldaketa txiki bat egin dute berastegiarrek: asfaltoa kendu eta mendi gehiago sartu.

Izena emateko herrikrosa.eus webgunean sartu behar da. 300 parte hartzailerentzat dago lekua eta ia 200 mendizalek eskatu dituzte dortsalak.

Azalpen guztiak Iker Saizarren elkarrizketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!