Urepele Elkartearen XV. urteurrena ospatuko dute igandean, Berastegin

Ataria 2018ko abenduaren 27a

Hamabost urte beteko ditu Berastegiko Urepele Elkarteak abenduaren 30ean. Egun guztiko egitaraua antolatu dute.

Elkartearen izen bera duen mendira, Urepelera, antolatu dute irteera 8:30ean. Ondoren, 12:30ean, poteoa egingo dute herrian zehar, eta bazkaria izango dute jarraian lehengo, oraingo eta etorkizuneko bazkideekin. Arratsaldean, argazki zaharrak ikusteko tartea hartuko dute 18:00ak aldera, eta 20:00etan Kilimak taldeak kontzertua eskainiko du. Lunchari emango diote pasoa jarraian, eta ospakizun eguna DJ Txokorekin borobilduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!