Bigarren eskuko azokarako materiala biltzen ari dira Berastegin

Irati Saizar Artola 2018ko abenduaren 12a

Azken urteetan elkartasun keinu bat egiten dute Berastegitik Etiopiara. Gabonen atarian, bigarren eskuko azoka antolatu ohi dute eskola ondoan dagoen aparkaleku azpiko lokalean eta lortutako dirua Etiopiako Wukro herrira bidaltzen dute.

Azokaren helburua, «soberan edo erabiltzen ez diren gauzei etekina atera eta erabilpen berri bat ematea da», azaldu dute antolatzaileek.

Bihar arratsaldera arte, materialak jasotzeko aukera zabalik izango da. Gaur eta bihar eraman behar da materiala aparkaleku azpiko lokalera, 16:00etatik 18:00etara. Arropa, jostailuak, liburuak, altzariak eta halakoak eramateko deia zabaldu dute, eta «egoera onean eta txukun daudenak» jasoko dituzte. Behin bilketa eginda, prezio sinboliko bat jarriko zaie materialei, eta abenduaren 14an, ostiralean, irekiko dituzte azokako ateak 16:15etik 19:00etara. Larunbatean eta igandean goizez zabalduko dute, 11:30etik 13:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!