Frontoi eraberrituak ere izan du tartea Kultur Astean

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 1a, 13:30

Berastegiko Kultur Astea azken txanpan sartu da, eta gaurko ekitaldiak hasteko eraberritu duten frontoia izan da protagonista, bertsolaritza eta pilota uztartuz. Bertso-pilota saioan Lizaso, Urmeneta, Eneko eta Txarama pilotariak, eta Amaia Agirre eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak aritu dira.

Eguna bukatzeko Aranoko Ansa Ahizpen eta euren amaren ArtanTxuriketan kantaldia egongo da, 19:00etan, erabilera anitzeko gelan. Kultur Astea igandean amaituko dute ohiko Azoka Egunarekin, baina ordura arte, bada zer ikusi eta gozatua Berastegin.

Azaroak 2, ostirala

  • 16:30. Hiriko jolasak parkea Kulkiren eskutik, eskolako atarian. Tartean, txokolate jatea, Guraso Elkartearen eskutik.
    19:00. Madagaskar, eskalada aitzaki ikus-entzunezkoa Andoni Arregi eta Imanol Amundarainen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 3, larunbata

  • 16:00. Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Duintasuna elkarteko bi kideen eskutik, Gaztainondo elkartean.
    18:00. Aroa eta Mirariak magia-ikuskizuna Asier Kidam magoaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.
    22:00. Putinen despedidakoa antzezlana, eskolako gimnasioan.

Azaroak 4, igandea

  • Goizean zehar. Azoka eta tartean herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Horretaz gain Gazta Lehiaketa; Postu Lehiaketa; Arroz Esne Lehiaketa; eta Ahari, Ardi eta Bildots Lehiaketa. Animalia ezberdinen eta rally-ko argazki onenen erakusketak ere egongo dira.
  • 13:30. Sari banaketak.
  • 18:00. Talo jatea eta gazta eta arroz esne dastatzea, ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Sara Caminos eta Maider Agirre trikitilarien emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!