Inoiz baino gazte gehiago Mus Txapelketan

Ataria 2018ko urr. 27a, 16:10

Ostegunean hasi zuten berastegiarrek Kultur Astea, eta gaur ekitaldi kuttunetako bat dute Ategin; Mus Txapelketa.

12 bikotek eman dute izena Mus Txapelketan, eta arratsaldea emango dute horretan. Ez da gaurko ekitaldi bakarra dena den, haurrentzako ipuin kontalaria ere egongo da eta eguna bukatzeko pintxo-potea izango dute lehenik, eta Bi Zaldi eta Estarlus taldeen kontzertuak, bukatzeko, Urepelen.

Mirari Saizar zinegotziak esan duenez, orain arteko ekitaldiek jasotako erantzunarekin pozik daude. "Atzoko haur eta gazteen ginkana arrakastatsua izan zen, eta gaueko Josu Ozaita antropologoaren Gau Beltzari buruzko hitzaldiak ere jende ugari bildu zuen. Ostegunean hasi genuen Kultur Astea, Euskaraldiaren bueltan Imanol Haroren hitzaldi-tailerra izan genuen eta oso interesgarria izan zen".

 

Egitaraua

Hilak 27, larunbata

  • 15:00. Mus txapelketa herrikoia, Ategin.
  • 17:00. Animaliak mintzo ziren garaietan, ipuin kontaketa Marta Alzateren eskutik, erabilera anitzeko gelan.
  • 19:00-21:00. Pintxo-potea, Urepelek antolatuta, herriko hiru tabernetan.
  • 23:00. Musika-iluntzea: Bi Zaldi eta Estarlus taldeak, Urepele elkartean.

Hilak 28, igandea

  • 12:00. Organo kontzertua Myriam Ulanga organo jotzailearen eskutik, San Martin Toursekoaren elizan.
  • 17:00. Kalean otso etxean uso antzerki emanaldia haurrentzat Patata Tropikala taldearen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

 

Azaroak 1, osteguna

  • 12:00. Bertso pilota emanaldia frontoian.
  • 19:00. ARTAnTXURIKETAN kantu emanaldia Aranoko Ansa ahizpen eta bere amaren eskutik, erabilera anitzeko gelan. Hiru ahizpak eta euren ama ariko dira.

 

Azaroak 2, ostirala

  • 16:30. Hiriko jolasak parkea Kulkiren eskutik, eskolako atarian. Tartean, txokolate jatea, Guraso Elkartearen eskutik.
  • 19:00. Madagaskar, eskalada aitzaki ikus-entzunezkoa Andoni Arregi eta Imanol Amundarainen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

 

Azaroak 3, larunbata

  • 16:00. Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Duintasuna elkarteko bi kideen eskutik, Gaztainondo elkartean.
  • 18:00. Aroa eta Mirariak magia-ikuskizuna Asier Kidam magoaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.
  • 22:00. Putinen despedidakoa antzezlana, eskolako gimnasioan.

 

Azaroak 4, igandea

  • Goizean zehar. Azoka eta tartean herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Horretaz gain Gazta Lehiaketa; Postu Lehiaketa; Arroz Esne Lehiaketa; eta Ahari, Ardi eta Bildots Lehiaketa. Animalia ezberdinen eta rally-ko argazki onenen erakusketak ere egongo dira.
  • 13:30. Sari banaketak.
  • 18:00. Talo jatea eta gazta eta arroz esne dastatzea, ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Sara Caminos eta Maider Agirre trikitilarien emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!