Ekintza ugari Berastegiko Kultur Astean

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 19a, 18:44
Kultur astean hainbat ekitaldi egongo dira, argazkian azoka. ATARIA

Euskaraldiaren inguruko hitzaldi batekin hasi eta hogeigarrenez antolatu duten azokarekin bukatuko da kultur astea, tartean ekitaldi ugariz gozatzeko aukera egongo delarik. 

Urriaren 25etik azaroaren 4ra adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarau luze eta anitza antolatu da. Ekitaldi ugari egongo da, hitzaldiak, musika eta antzerki emanaldiak, besteak beste.

Azkeneko egunean, azaroaren 4an, igandea, goizean zehar azoka egongo da eta bertan herriko eta herritarren produktuak egongo dira eskuragai. Kultur astea agurtzeko, 18:00etan talo jana, eta gazta eta arroz esne dastaketa egongo da, Sara Caminos eta Maider Agirre trikitilariek lagunduta.

BERASTEGIKO KULTUR ASTEA

  • Gaur, hilak 25


19:00. Euskaraldiaren inguruko hitzaldi-tailerra UEMAko Imanol Haroren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

  • Hilak 26, ostirala


16:00. Merienda Guraso Elkartearen eskutik, eskolako atarian.

16:30-18:30.Bizikleta, patin eta patinete ginkanak eta sorpresa, frontoian eta aparkaleku azpiko lokalean. Ginkanarako norberak eraman beharko ditu bizikletak edo patinak.

19:00. Itzalitako kalabazen berpiztea: Gau Beltzaren ospakizunak Euskal Herrian hitzaldia, Jaime Altuna eta Josu Ozeita antropologoen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

  • Hilak 27, larunbata


15:00. Mus txapelketa herrikoia, Ategin.

17:00. Animaliak mintzo ziren garaietan, ipuin kontaketa Marta Alzateren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

19:00-21:00. Pintxo-potea, Urepelek antolatuta, herriko hiru tabernetan.

23:00. Musika-iluntzea: Bi Zaldi eta Estarlus taldeak, Urepele elkartean.

  • Hilak 28, igandea


12:00. Organo kontzertua Myriam Ulanga organo jotzailearen eskutik, San Martin Toursekoaren elizan.

17:00. Kalean otso etxean uso antzerki emanaldia haurrentzat Patata Tropikala taldearen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

  • Azaroak 1, osteguna


12:00. Bertso pilota emanaldia frontoian.

19:00. ARTAnTXURIKETAN kantu emanaldia Aranoko Ansa ahizpen eta bere amaren eskutik, erabilera anitzeko gelan. Hiru ahizpak eta euren ama ariko dira.

  • Azaroak 2, ostirala


16:30. Hiriko jolasak parkea Kulkiren eskutik, eskolako atarian. Tartean, txokolate jatea, Guraso Elkartearen eskutik.

19:00. Madagaskar, eskalada aitzaki ikus-entzunezkoa Andoni Arregi eta Imanol Amundarainen eskutik, erabilera anitzeko gelan.

  • Azaroak 3, larunbata


16:00. Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Duintasuna elkarteko bi kideen eskutik, Gaztainondo elkartean.

18:00. Aroa eta Mirariak magia-ikuskizuna Asier Kidam magoaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

22:00. Putinen despedidakoa antzezlana, eskolako gimnasioan.

  • Azaroak 4, igandea


Goizean zehar. Azoka eta tartean herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Horretaz gain Gazta Lehiaketa; Postu Lehiaketa; Arroz Esne Lehiaketa; eta Ahari, Ardi eta Bildots Lehiaketa. Animalia ezberdinen eta rally-ko argazki onenen erakusketak ere egongo dira.

13:30. Sari banaketak.

18:00. Talo jatea eta gazta eta arroz esne dastatzea, ardoak eta sagardoak lagunduta. Tartean, Sara Caminos eta Maider Agirre trikitilarien emanaldia.

 

 

 

 

 

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!