Ion Azpirozek ez du Mont Blanc-eko ultra lasterketa amaitu

Ataria 2018ko irailaren 3a

33 kilometroren faltan amore eman behar izan zuen korrikalari berastegiarrak. Ordura arte, 130 eginak zituen 17 ordutan.

Javi Domingezekin batera lehen hamar postuetan sartzeko borrokan zebilen Azpiroz. «Gorputzari entzutea besterik ez zait geratu», esan zuen eskualdekoak. «Gauzak aztertzen hasteko garaia» dela ere gaineratu zuen Azpirozek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!