Berastegiko Salontzo jaiak 2018:

Lehiatik gutxi, festatik asko

Ataria 2018ko abuztuaren 12a

Ez da gauza izugarririk behar ondo pasatzeko. Ederki dakite hori berastegiarrek. Arratsaldean kuadrillen arteko jokoak egin zituzten eta Intxante taldeak irabazi zuen.

Makila bat, arrautzak, sagarrak, igerileku txiki bat eta soka zati bat. Nahikoak izan zituzten algaraka arratsalde eder bat pasatzeko. Ia 200 lagunek bazkaldu zuten eskola atarian, eta ondoren, 14 taldek hartu zuten parte kuadrillen arteko jokoetan, inoizko kopuru handiena. Lehia umoretik hartuta aritu ziren jokoetan, eta ondoren festarekin jarraitzeko sagardo dastaketa izan zuten, baita toka txapelketa ere. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!