Berastegiko Salontzo jaiak 2018:

Kuadrillek koloreztatu dute herria

Mikel Iraola 2018ko abuztuaren 11

Gaur, egun berezia ari dira ospatzen berastegiarrak. Salontzoetako laugarrena, kuadrillen eguna da; horregatik, goiz-goizetik, patata tortilla txapelketan parte hartzeko elkartu dira, eskola atarian bazkaldu aurretik.

1, 2, 3, 4... eta horrela 17ra arte. Hori izan baita amaierako tortilla kopurua. Aurtengo kuadrilla eguneko lehiaketa inoizko jendetsuena eta parte hartzaileena izan dela adierazi dute, eta antolatzaileak oso gustura azaldu dira emaitzekin. Azkenean, eta epaimahaiak hala erabakita, Artixtak kuadrillarena izan da errezeta onena, Intxantek eta Saltserak kuadrillen aurretik sailkatuz.

Goiza, ordea ez dute soilik sukalde kontuekin osatu, eta herria alaituz eta festa giroari erritmoa jarriz aritu dira Tolosako Jainekin txarangako kideak. Luis Eraso ere motozerrarekin lanean aritu da, egur zatiak itxuraldatzen. Behin goizekoak igarota, eskola atarira hurbildu dira, bertan bazkaltzeko. Arratsaldean, jolaserako eta zintzurra sagardoz bustitzeko tartea hartu dute kuadrillek. Gaurko eguna luze joango zaie, baina biharko ere komenigarria izango zaie indarrak gordetzea.

Argazki galeria hau babesten du:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!