Iker Vicente eta Joseba Otaegi aritu dira nor baino nor gehiago aizkoran. Otsagabiakoak ziztu bizian ebaki du azken enborra, eta txalo artean agurtu dute. Baita zizurkildarra ere, egindako lanen ostean.
Harri-jasotze lanetan, beriz, Aimar Irigoien eta Mikel Lopetegi izan dira. Pisu eta forma ezberdinetako harriak altxa ostean, Berastegiko harri bereziarekin hainbat altxaldi burutu dituzte.