Berastegiko Salontzo jaiak 2018:

Pilota jaialdia, Salontzo egunez

Ataria 2018ko abuztuaren 10a

Salontzo egunean ohikoa denez, pilota partidak jokatu dituzte frontoian. Jendez bete da Ipuliño.

4 t'erdiko partida jokatu dute lehenengo. Julen Garaiburuk 22-6 hartu du mendean Martin Intxaurrondo.

Binakako partidan, Labaka albizturtarra eta Garmendia izan dira nagusi, Maiz billabonatarraren eta Telletxearen aurka. 22-20 nagusitu da lehen bikotea, markagailua irauli ondoren. Lauzpabost tantoko aldea izan dute Maizek eta Telletxeak, baina azken unean suspertu egin da Albizturko aurrelaria eta bikain amaitu ditu azken tantoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!