Berastegiko Salontzo jaiak 2018:

Leiho, balkoi eta kartel ederrenei, saria

Ataria 2018ko abuztuaren 9a

Argazkia: Mirari Saizar

Herri afaria egin zuten atzo Berastegin, eta ekitaldi hori aprobetxatu zuten lehio eta balkoi ederrenen lehiaketako, eta jaietako kartel lehiaketako irabazleei sariak emateko.

Lehio eta balkoi ederrenen lehiaketako irabazlea Arantxa Egimendia izan da. Bigarren saria Ixiar Zubillagak irabazi du, eta hirugarren Arantxa Sukia izan da. 

Uztailean egin zuten etxez etxeko balorazioa, batzordekideek eta lorezaintza teknikari batek. Puntuazioa ematerako orduan kolorea, landareen aniztasuna, konbinazioa, estetika eta txukuntasuna hartu zituzten kontutan. 

Kartel lehiaketako irabazlea, berriz, Garazi Dorronsoro izan da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!