A-15 autobidea itxi egingo dute asteburuan, gauez, Andoain eta Berastegi artean

Ataria 2018ko ekainaren 29a

A-15 autobidea itxita egongo da asteburuan, gauez, San Lorentzo-Larrea tunelako obrak direla-eta.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, lanak astelehenean, uztailaren 2an, hasiko dira. Euste-horma bat eraikiko dute, eta tunelaren osagarri guztien kontrol sistema berrikusiko dituzte.

Hortaz, bi  noranzkoetan itxiko dute trafikoa, ekainaren 30eko eta uztailaren 1eko gauetan. Andoainerako bidean, Berastegiko lotunetik itxiko da errepidea, eta Iruñeko noranzkoan, Sorabillako lotunetik, Andoainen.

Ekainaren 29an 22:00etatik ekainaren 30eko 6:00etara itxiko dute, baita ekainaren 30eko 22:00etatik uztailaren 1eko 14:00etara. Lanek irauten duten bitartean, Tolosatik Berastegira doan GI-2130 errepidea erabiltzeko deia egin du Aldundiak. Ibilbide luzeko bidaietan, aldiz, A-1 errepidek Altsasuraino joan eta Sakanako A-10 errepidea erabiltzea gomendatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!