Herri langile bat kontratatzeko izen ematea zabaldu dute Berastegin

Ataria 2018ko ekainaren 26a

Berastegiko Udalak herri langile bat kontratatzeko izen ematea zabaldu du. Uztailak 4 da curriculumak bidaltzeko azken eguna.

Berastegiko Udalak besteak beste, festetako lanak eta eremu publikoaren mantenua egiteko langile bat kontratatu nahi du. Curriculumak bidaltzeko azken eguna uztailaren 4a izango da. Lanpostuaren betebeharrei eta lan baldintzei buruzko informazio gehiago udaletxean bertan emango dutela esan dute.

Izena emateko langabezian egon behar da, Berastegin erroldatuta egon, euskaraz jakin, gidatzeko baimena eduki eta sasi-garbitzeko makina erabiltzen esperientzia izan behar da.

Langilea aukeratzeko zozketa egingo dute uztailaren 5ean, 11:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!