Hondakinen kudeaketari lotutako Hobeki sortu dute

Tolosaldeko Ataria 2018ko eka. 21a, 16:29
Hobeki elkartearen aurkezpena.

Hondakinen kudeaketan aitzindari diren hainbat udalek sortu dute eta tartean da Berastegi.

Hondakinen kudeaketan aitzindari diren hainbat udalek osatutako Hobeki elkartea sortu dute, eta udalen artean dago Berastegi. Helburua udal bakoitzak hondakinen inguruan egiten duen lana beste udal batzuei ezagutaraztea da, horrela «ondorio zuzenak dituzten ekimenak eta praktika onak guztien artean partekatzeko».

Ekimenera batu diren herriak

Hobeki elkartearen sortzaileak Hernani, Larrabetzu, Gaintz-Gatzaga eta Donemiliagako udalak dira, baina ekimenera ere batu dira Berastegi, Segura, Zaldibia, Berriatua eta Usurbil, denak ere hondakinen kudeaketan Euskal Herrian aitzindariak diren herriak.

Elkartearen aurkezpenean esan zutenez «gaur egun jada Euskal Herrian inork gutxik jartzen du zalantzan modu egokian kudeatu behar direla hondakinak. Herritarrok eta toki-erakundeok arduraz eta erantzukizunez jokatu behar dugu». Udalen arteko komunikazioa eta esperientzia edota iritzi-trukaketa faltan sumatzen direla esan zuten eta Hobeki elkarteak horri buelta eman nahi diola gaineratu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!