Euskal Jaiak arrakastatsu izaten jarraitzen du

Ataria 2018ko ekainaren 2a

Laugarren urtez ari dira ospatzen Euskal Jaia Berastegin. "Herria bizirik mantentzeko hasi ginen Euskal Jaia antolatzen eta aurten laugarren urtea da", esan dute antolatzaileek. "Errepikatu dugu arrakasta izan duelako aurreko hiru urteetan eta aurten ere horrela izaten ari da".

Goizean Pintxo Lehiaketa izan dute eta irabazlea Irati Ugartemendia, Garbiñe Ezkerra, Josune Ezkerra eta Ixiar Atxukarrok osatutako taldea izan da, bakailaoarekin egindako pintxo batekin. Zazpi taldek hartu dute parte eta goxoak zeudela aitortu dute antolatzaileek, azkar batean jan baitira guztiak. 

Bazkarian 100 pertsona inguru elkartu dira plazan, eta ondoren jolasak izan dituzte. Erromeriarekin bukatuko dute eguna. Urepele elkarteko kultur taldeak antolatzen du Euskal Jaia, eta aurrera begira ere jaia ospatzen jarraitzeko asmoa dute, herritarren erantzuna ikusita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!