Berastegiko leiho, balkoi eta terrazak lorez apaintzeko deia

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 29a, 12:42

Leiho, balkoi eta terraza lehiaketa, eta Lorategi lehiaketa antolatu ditu Berastegiko kultura batzordeak. Ekainaren 1etik ekainaren 29ra bitarte egongo da zabalik lehiaketetan parte hartzeko izen-ematea.

Bi lehiaketa horietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, eta horretarako, bi aukera izango dira: 943 68 30 00 telefonora deitzea edo udaletxeko harrera bulegoan bertan izena ematea.

Izena emateko epea ekainaren 1ean zabalduko da eta ekainaren 29ra arte egongo da zabalik. Izen-abizenak, helbidea, telefono zenbaki bat eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztu beharko dira.

Uztaileko larunbat goiz batean egingo dute etxez etxeko balorazioa, batzordekideek eta lorezaintza teknikari batek. Puntuazioa ematerako orduan kolorea, landareen aniztasuna, konbinazioa, estetika eta txukuntasuna hartuko dituzte kontutan. Parte hartzaile guztien lore eta landareei argazkiak aterako dizkiete eta ondoren udalaren web orrian izango dira ikusgai.

Guztira 6 sari banatuko dira, lehiaketa bakoitzean hiruna. Sari banaketa Salontzotako herri-afarian egingo da. Ahalik eta parte-hartze altuena sustatzeko asmoz, iazko garaileek ezingo dute saririk eskuratu.

Lehiaketa egin ahal izateko, gutxienez, 5 parte hartzaile beharko dira. Beraz, 5 parte hartzaile baino gutxiago baldin badaude, bertan behera geratuko da lehiaketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!