Salontzo jaiak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan

Ataria 2018ko maiatzaren 29a

2018ko festen programaren eta kartelaren irudia izango da lehiaketa irabazten duen lana.

5. aldiz antolatu du lehiaketa Berastegiko udaleko kultura batzordeak. Ekainaren 29a baino lehen bidali beharko dira lanak Berastegiko Udaletxean. Gutun-azal batean aurkeztu beharko dira lanak, eta egilearen datuak beste gutun-azal batean. Hauek dira diseinuek bete beharko dituzten baldintzak:

  • Diseinu librea izango da (digitala, marrazkia, collage-a...)
  • Azalaren neurria: A5 (A4 orriaren erdia), horizontalki jarria
  • Azaldu beharreko testua: Berastegiko Salontzoak 2018. Abuztuak 8, 9, 10, 11 eta 12

Herri afarian ezagutaraziko dira irabazlearen izen-abizenak, eta saria emango diote.

Informazio gehiagorako kultura@berastegi.eus helbidera idatzi edo 688 681 952 telefonora deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!