San Isidro eguneko bazkarirako parte hartzea, zabalik

Ataria 2018ko maiatzaren 8a

Maiatzak 11 da Berastegiko San Isidro eguna dela eta antolatutako bazkarian parte hartzeko azken eguna. Maiatzaren 15a izango da San Isidro. Bazkaria udaletxeko erabilera anitzeko gelan izango da eta 25 euro ordaindu behar dira. Gaztainondo elkartean eman behar da izena (943 68 32 64).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!