Mendiaz gozatzeko tartea hartu dute Berastegin

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 6a

XXVI. mendi ibilaldia izan da goizean Berastegin. Ibilbide luzean 160 lagun atera dira. Laburrean, berriz, 100 mendizale inguru. 

Maiatzean urteroko zita bilakatu da Berastegiko mendi martxa. Bakoitzaren sasoiaren arabera, maila ezberdinetako bi ibilbide egiten dituzte: ibilbide luzea, 8 ordukoa, Basurde Elkarteak antolatu ohi du, eta aurten, 160 mendizalek osatu dute. Ibilbide laburra berriz, 3 ordukoa, Guraso Elkarteak antolatzen du; aurten, 63 ume apuntatu dira, eta horiez gain animatu den jende kopurua kontatuta 100 lagun inguruk egin dute ibilbidea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!