Berastegiko I. Mikro Ipuin Lehiaketa, arrakastatsua

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko apirilaren 23a

Atzo iluntzean banatu zituzten Berastegiko I. Mikro Ipuin Lehiaketako sariak. Guztira 45 lan jaso ditu Liburutegiak I. Mikro Ipuin Lehiaketan.

12 urte bitartekoen artean Maddi Saizar Saralegik eskuratu du lehen saria, Txori arduraduna ipuinarekin eta Mikel Etxetxikia Etxeberriak egin du bigarren, Arratoi bidaiaria lanarekin.

16 urtetik gorakoetan Amaia Azpiroz Artola izan da lehena. Etxerako bidean izeneko ipuina idatzi du berak. Miren Saizar Zabaletaren Gaur ere bai lanak eskuratu du bigarren saria. 12 eta 16 urte artekoen artean ez zen lanik aurkeztu.

Epaimahaiak lanen originaltasuna, euskara zuzentasuna eta egitura hartu dituzte kontutan puntuazioak ematerako orduan.

Bideoan, sari banaketa ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!