Berastegiko Udalak medikuaren kontsulta zaharrarekin zer eta nola egin erabakitzeko bilera irekiak deitu ditu. Zer egin erabakitzeko apirilaren 21ean bilduko dira 16:00etan udaletxean, eta nola egin adosteko, berriz, hilaren 27an 17:00etan udaletxean. Bestalde, Gaztelekuaren funtzionamendu arauak lantzen ari dira eta hurrengo hitzordua apirilaren 26an izango da. 11:00etan elkartuko dira arauak findu eta apaintze lanak egiteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?