Gazte Festen atarikoa

Ataria 2018ko martxoaren 10a

Hemen dira Berastegiko Gazte Festak. Asteburu honetan jai giroan berotzen joateko ekitaldiak izango dituzte, eta datorrenean murgilduko dira bete-betean, festan.

Fronteniseko finalak jokatzen ari dira gaur, eta bihar, 16:00etatik aurrera, Mus Txapelketa izango dute Urepele elkartean. Datorren asteburuan izango dituzte ekitaldi nagusiak.

Martxoak 16, ostirala

  • 17:00. Gazteen arteko jolasak eta, ondoren, trikipoteoa.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 00:30. Gaitzerdi erromeri taldea goizaldera arte.

Martxoak 17, larunbata

  • 15:00. Mus Txapelketako finalak.
  • 18:00. Trial erakustaldia, Irene Caminosen eskutik eta ondoren, sagardo dastatzea.
  • 00:30. Gabezin taldea, goizaldera arte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!