M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Elkarretaratzea, hitzaldi bat eta bertso saio musikatua, M8a dela eta

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko martxoaren 1a

Iazko elkarretaratzearen artxiboko irudia.

Berastegin ohiko afaria egingo dute Martxoaren 8a dela eta. Martxoaren 9an bilduko dira hain justu, afaltzeko, eta izena martxoaren 4a baino lehen eman behar da udaletxera deituta. Hori ez da antolatutako ekitaldi bakarra, hala ere.

Emakumeentzako egun garrantzitsua da Martxoaren 8a eta hori horrela izanda, hiru eguneko egitaraua prestatu dute. Lehen ekitaldia Martxoaren 8an bertan izango da. 19:00etan elkarretaratzea egingo dute herriko batukada taldeak lagunduta. Bertan Emakumeen Nazioarteko Eguneko manifestua irakurriko dute eta ondoren, berriz ere ariko da batukada taldea.

Martxoaren 9an egingo dute urteroko afaria erabilera anitzeko gelan 21:00etatik aurrera, eta ondoren dantzaldia izango dute DJ Txokorekin. Hori baino lehen, 17:30ean, zoru pelbikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Arindu fisioterapia zentroak, erabilera anitzeko gelan.

Martxoaren 11n berriz, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua egongo da. 17:00etan erabilera anitzeko gelan izango da hitzordua eta Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, eta Amaia Agirre gaiak jartzen. Saioa eta gero, tertulia egingo dute eta baita merienda ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!