Berastegira iritsiko da ostiralean, ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia

Ataria 2018ko otsailaren 14a

Tolosan eta Villabonan egin bezala, Galtzaundi euskara taldeak Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia eskainiko du ostiralean, 18:00etatik aurrera, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Euskarak Tolosaldean eta Berastegin duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko eta UEMAko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!