Eskolako haurrek euskal inauterietako pertsonaien mozorroak landu dituzte aurten. Frontoian emanaldia eman eta gero, txokolate beroa dastatzeko aukera izan dute guraso elkarteari esker.
Dantzarako tartea, ordea, ez da hor amaitu. Segidan, euskal dantzak ikasten aritzen diren haurren txanda izan baita. Herriko trikitilari, panderojole eta txistulari gazteek lagunduta dantzan ibili dira.