Berastegiko lehen zerga, martxoaren 1etik apirilaren 2ra bitarte

Tolosaldeko Ataria 2018ko urt. 10a, 13:23

Berastegiko Udalak ere zergen egutegi fiskalaren berri eman du eta ibilgailuei dagokien zerga izango da kobratzen lehena.

Urtea hastearekin batera udalek zergak biltzeko prozedura hasten dute eta jada, zergen egutegi fiskala finkatu dute, jada. Berastegiko Udalean Ibilgailuen Zerga izango da kobratzen dute lehena, eta martxoaren 1etik apirilaren 2rako epea eman dute. Ondasun Higiezinen Zerga berriz, maiatzaren 15etik ekainaren 30era ordaindu beharko da eta Jarudera Ekonomikoen Zerga, aldiz, urriaren 1etik azaroaren 10era bitarte.

Horiek horrela, famili ugariei zuzenduriko Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren eta Ibilgailuen Zergaren hobariak eskatzeko epea urtarrilaren 31n bukatuko dela gogoratu du udalak. Hobaria eskatu ahal izateko bete beharreko baldintzak www.berastegi.eus webgunean daude eta baita eskaera egin ahal izateko bete beharreko inprimakia ere.

Aurkeztu beharreko dokumentuen artean daude 2018ko urtarrilaren 1ean familia ugariko kide guztiak ondasun horretan erroldatuta daudela ziurtatzen duen errolda-ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako familia ugariaren tituluaren fotokopia, eta titularraren edota onuradunen ohiko etxebizitza denaz kanpo, beste ondasun higiezinik ez izatearen ziurtagiria, Zerga Bulegoak eskariaren datarekin emana.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!