Kantu eskean, koreografia eta guzti

Josu Artutxa 2017ko abenduaren 24a

Berastegin, urtero egiten duten bezala, aurten ere, etxez etxe kantuan aritzeko aprobetxatu dute gabon eguna. Guraso elkarteak antolatzen du gabon eguneko goizeko kantu eskea, eta aurten ere, berrogei pertsonatik gora bildu dira.

Urtero biltzen diren bezala, gaur ere, goizeko 09:00etan, herriko plazan egin dute topo ausartenek; bertan, guztiek batera kantu bat abestu dute. Ondoren, haur txikiak dituzten gurasoak, herriko kaleetan barrena aritu dira, trikitilarien laguntzaz. Gaztetxoak eta hauen gurasoak, berriz, auzo ezberdinetako baserriak gabonetako doinuekin alaitu dituzte, txistulariekin batera.

Metro batzuk gora eta behera ibili ostean, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute, lanarekin jarraitu aurretik. Eguraldia lagun izan dute, eta goizeko orduak pasa ahala, ahotsa goxatzen joan den bezala, eguzkiak ere bete du bere eginkizuna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!