Egitaraua
- Abenduak 22. Muñagorri eskolaren jaialdia. Maila guztietako ikasleek eskainiko dituzte emanaldia, 10:00etan hasita. Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du ondoren, eta Olentzero eta Maridomingi ere gerturatuko dira opariak banatzera.
- Abenduak 24. Guraso Elkarteak antolatutako Gabon eskea, 09:00etan hasita. Arratsaldean berriz ere aterako dira Gabon eskean, 15:00etatik aurrera, Urepele Elkarteak antolatuta. Olentzero eta Maridomingi 18:15ean iritsiko dira plazara eta herritarrek abestu, dantzatu eta bertsoak botako dizkiete.
- Abenduak 30. Urepele Elkartearen XIV. urteurren festa. 08:30ean Urepelera mendi irteera egingo dute, 12:00etan herri poteoa izango dute, eta bazkaldu eta gero, 18:00etan, Mirari Martiaren bakarrizketa egongo da. 20:00etan izango dute mokadutxoa jateko tartea eta eguna Gureran eta Trapallaren kontzertuekin amaituko dute.
- Abenduak 31. XIV. Urte Zahar Krosa, 18:00etan hasita.
- Urtarrilak 5. Errege magoak iritsiko dira plazara, 18:30ean, zaldi gainean. Bitartean jaiotza biziduna egongo da, plazan.